XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gai honi buruz zer dakizuen gogoratzeko hemen dituzue beste ariketa batzuk.

Taldeka bildurik, ohitura duzuen bezala, hitz egin gai honetaz.

Beheko galderak lagungarri izango zaizkizue.

- Familia osoa biltzen zaretenean, gurasoek kontatzen al dizkizuete txikitako kontuak?

- Ikasi al dituzue istorio horiek?

- Gustatzen al zaizkizue?

- Noiz kontatzen dizkizuete?

- Noren historiak kontatzen dituzte, beraienak ala besteenak?

Gauzak asmatu ala moldatu egiten dituzte?

- Zure gurasoak zintzoak ote ziren txikitan?

Asko ikasten ote zuten?

Jostailu asko al zituzten?

Iaz argazki bildumak begiratzen aritu zinen.

Aurten ere argazki horiei begiratuz, gai honi buruzko gauzak gogora ditzakezu.

Argazkian bilduma hartu eta begiratu gurasoen txikitako argazkiei.

Ikusi nola aldatu diren itxuraz, jazkeraz...

Datu horiek erabiliz, goian proposatutakoarekin jarrai dezakezue, gurasoen garaiko gauzak eztabaidatuz.